Eskala logaritmiko

Heriotz kopuruak eskala logaritmikoan: Heriotza-tasaren bilakaera Euskal Herrian Covid19 krisian (berria, 2020-04-11)[1]

Eskala logaritmikoa oso tarte zabaleko zenbaki-datuak modu trinkoan erakusteko modua da. Datu handienak datu txikienak baino ehunka edo milaka aldiz handiagoak direnean eskala logaritmikoa erabiliz gero begi-bistan errazago interpretatuko dira zenbaki horiek grafikoki. Grafikoko bi puntuen arteko distantzia adierazteko ez dira erabiltzen berez distantziari dagokion zenbakia, baizik eta zenbaki horren logaritmoa.[2]

Mota horretako eskala ez da lineala, alegia, 10 eta 20 zenbakien arteko distantzia, eta 90 eta 100 zenbakien artekoa, ez dira berdinak. Bestalde, 10 eta 100 zenbakien arteko distantzia, eta 100 eta 1000 zenbakien artekoa berdinak dira. Horrela, distantzia finko bat eskalan mugituz, kopurua 10 aldiz handiagoa den beste zenbaki bat lortuko da (edo beste faktore finko bat).

Hazkunde- esponentziala duten kurbak gehienetan eskala logaritmikoan arabera erakusten dira, bestela azkarrregi handitu egingo lirateke grafiko txiki batean dena sartzeko. Grafiko hauek errazago interpretatzeko modu bat da pentsatzea ardatzeko koxka bakoitzean mugitu ahala datuaren digitu kopurua hazi egiten dela. Horrela 10tik, 100ra, 1000ra eta 10000ra pasatzeko urratsa bakoitzean distantzia bera mugitu behar da eskala logaritmikoan, baina digitu kopurua 1 gehiago lortzen da aldi bakoitzean: 2, 3, 4 eta 5 digitu.

Eskala logaritmikoa 0,1etik 100era
  1. Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  2. Elhuyar. «Eskala logaritmikoa. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne